Nire begietatik

2006-12-30

Almike 2006ko negua


DSCN0092
Originally uploaded by Nahikari_.

2006-12-11

kartela2006


kartela2006
Originally uploaded by Nahikari_.

kartela2006


kartela2006
Originally uploaded by Nahikari_.

kartela2006


kartela2006
Originally uploaded by Nahikari_.

2006-11-29

placa_fofi_


placa_fofi_
Originally uploaded by Nahikari_.

2005-09-30

Agur!

Gaur Nire begietatik begiak itxiko ditu betiko. Ez pentsa blogari izateari utziko diodanik, gustua hartu diot blogintzari.

Hautu berria egin dut eta Goienan ireki dut blog berria. Izen berdinarekin, blogspoten zeuden artikulu denak ere hor daude bloggerrekoak atalean. Beraz, Nire begietatik begiak itxiko ditu begiak. Orain www.goiena.net/blogak/begietatik aurkituko nauzue!

Milesker blog hau jarraitu duzuen guztioi!

2005-09-25

Egun handirarte, Jagoba!


Gaur Udalaitzen egon behar nintzen, ez pantalla honen aurrean, baina tendinitis batek etxean utzi nau.

Bi urte betetzen dira lagun bat galdu nuela Udalaitzen, Jagoba. Arrasaten hasi zen injenierutza ikasten astelehen baten, eta ostegun batean mendiak eraman zuen gure artetik.

Oraindik gogoratzen dut nola deitu ninduten berria emateko. Ez duzu onartu nahi gertatu dena, pentsatzen duzu Sanikora joango zarela eta kaletik topatuko duzula barrezka, oihuka, kontu kontari, ... bera zen bezalakoa. Tamalez, ez dugu inoiz topatuko Algortako kaleetatik.

Nire asmoa bertso bat botatzea zen bere omenezko plaka jarrita daukagun lekuan, pasa den urtean bezala (Udalaitzera joaten bazarete, gurutzan azpian dago jarrita). Ezin izan dudanez, joan direnei olerki bat idatzi diet, han irakurtzeko.

Jada bi urte utzi gintuzunetik,
bi urte, ez dugula elkar ikusten.
Udalaitzen magalean, patuak eroan zintuen;
oharkabean, ezbeharrez.
Halare, badakigu, eguzkiak
dis-dis egiten duenean
Sanikon, Usategin, Arrigunagan,...
gure herriko edozein txokotan,
keinu horren bitartez,
gu agurtzen zaudela.
Jakintsuek, aspaldi esan zuten,
benetako lagunak, ez direla sekula ahazten.
Zurekin berdina gertatzen zaigu, Jago.
Betiko egongo zara gurekin.
Egun handirarte, lagun!
Ez naiz olerkari iaioa, baina sentitzen dudana da. Zuretzat Jago!
(Argazkia 2003ko Algortako jaietan ateratakoa da, txoznetan. Goiko lerroan hirugarrena da Jagoba ezkerretik hasita, elastiko gorria duena)

2005-09-21

Udako Kanpamenduko argazkiak


Badakit nahiko berandu nabilela, baina badakizue informatika kontuetan ez naizela batere iaioa. Nahikoa kostatu zait flickr-en kontu bat irekitzea eta argazkiak igotzea apur-apurka. Ez daude guztiak, baina gehienak bai.

Tamalez, tarjeta bat izorratu da eta asko falta dira, baina zer egingo diogu! Askotxo daude eta asko eta asko barre egitekoak.

Aurtengo uda Villoslada en Camerosen igaro dugu, Errioxan. Uztailaren 16tik 27ra. Bero gehiegi izan dugu, baina uste dut pena merezi izan duela hara joateak. Ez ginen ume askotxo joan, 30 bat edo. Giroa bikaina eta nagusiak oso ondo portatu ziren (badakigu 16-18 urterekin nola ibiltzen diren batzuk).

Argazkiak ikusteko, hementxe klikatu: www.flickr.com/photos/nahikari

(Ikusten duzue argazkia, Aste Santu honetakoa da, Zugastietan)

2005-09-16

Animo Iñigo!

Asko erabiltzen dut messengerra adiskideekin hitz egiteko. Lagun batzuk ikustea ezinezkoa egiten zait eta gauetan beti hartzen dut tartetxo bat "mundua konpontzeko".

Badakizue irakaslea naizela. Aixerrotako instian nabil DBH 3ko ikasle batzuri bertsolaritza irakasten. Teknologia berandu iritsi zitzaidan, baina gaur eguneko gaztetxoei nahi baino lehenago, nire uste apalean. Hango ikasleekin msn bidez hitz egiten dut sarritan. Beste egunean Iñigorekin hasi nintzen hizketan, 15 urte ditu eta hauxe izan zen elkarrizketaren zatitxo bat:-

-Gauza bat kontatu diezazuket?
- Ona ala txarra?
- Kontatu diezazuket?
- Bai, esan.
- Zure amak minbizia dauka ez?
- Bai, badauka.
- Ba nire ama atzo hil zen minbiziak jota.

Zuri geratu nintzen, ez nekien zer erantzun. Saiatu nintzen tipoa lasaitzen, baina uste dut ni urduritu nintzela bera baino gehiago. Ama bat galtzea gogorra da, baina 15 urterekin are gogorragoa.

Saiatu nintzen esaten niri esan zizkidatenak amari berria eman ziotenean. Barrua husteko esan nion, ez gordetzeko ezer, saiatzeko orain arteko bizitza berdina egiten, ez aldatzea. Badakit erraza dela esatea hau guztia, agian ez zion ezertarako balio.Behintzat badaki nire laguntza daukala nahi duenerako. Atzo egon nintzen berarekin hiletan eta berriro esan nion, hor nagoela nahi duenerako. Bere irakaslea naiz, baina laguna ere bai. Animo Iñigo!